Oihan Txiki kooperatibak ardi esne gordinarekin egindako gazta sorta merkatutik kendu dutela jakinarazi zuen atzo Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Madrileko bizilagun baten meningitis kasuarekin lotura duelakoan. Listeria monocytogenes bakterioak eragindako kasua izan da, eta ardi esnearen kontsumoarekin lotu dute intoxikazioa. Zehazki, Gutizia, Txuria eta Beltza izenekoak dira merkatutik erretiratutako gazta sortak; eta Madrilen, Katalunian eta Euskal Herrian banatu zituen Oihan Txikik sorta horiek.
Enba sindikatuaren arabera, Orexan du egoitza ofiziala Oihan Txiki kooperatibak; baina Aian alokatutako instalazio batean egin zituzten.