Ansorregi eta Larrañaga izango dira igandean Aristerrazuko erromerian

Karkara 2018ko urt. 24a, 13:18

Andatzako Erromeria Elkarteak antolatuta, Ansorregi eta Larrañaga izango dira igande honetan Aristerrazun; 18:30etatik 21:30etara.

Urtarrilaren 28an, igandean, erromeria izango da Aiako Andatza auzoan. 18:30ean Ansorregi eta Larrañaga igoko dira oraingoan oholtza gainera, eta 21:30ak arte girotuko dute Aristerrazu. Andatzako Erromeria Elkarteak antolatu du saioa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide