Hotzari aurre egiteko, igande goizerako plana antolatu du Iturraran parketxeak: mendi buelta Agorregiko errotak lanean ikusiz, eta talo ikastaroa artoak Euskal Herrian izan duen historia ezagutuz.
Izen-emateak sei euroko kostua izango du helduentzat, eta bost eurokoa bi urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzat. Aurrez erreserba egin behar dela jakinarazi du Iturraran parketxeak, 943 83 53 89 telefono zenbakian edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita.