Bihar, asteazkena, ohiko udalbatzarra izango da Aian. 19:30ean elkartuko dira udaletxeko Batzorde aretoan. Bost puntu izango ditu udalbatzarrak:
1. 2017ko urriaren 26an egindako udalbatzarraren akta onartzea.
2. 2018rako aurrekontuak.
3. Alde historikoaren birgaipenerako Plan Bereziaren Aldaketa Puntuala (UM I-ko UE 1.3 eta UE 1.5).
4. UKUEri zaborraren inguruan transferitutako eskumenaren esparrua zehaztea.
5. Eskariak eta galderak.