Eskualdeko udalak eta Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari da itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Hor kokatzen dira azaroan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian egin diren hitzaldi ibiltariak. Azaroaren 5ean hasi ziren Orion, eta igande honetan amaituko dira, Aiako hitzaldiarekin. Goiz erdiko hitzaldia izango da Aiakoa, eta Borja Aginagaldek gidatuko du. Parte hartzeko ez da ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da Aiako udaletxean.
AIA, ABENDUAK 3, IGANDEA
Hitzaldia: Elkanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian.
Hizlaria: Borja Aginagalde Olaizola
Ordua: Goizeko 11:00etan.
Ibilbidea: Laurgaingo jauregi aurrean hasi eta bukatuko da. Laurgaingo bailarako elementuak (jauregia, San Migel parrokia, serorategia...) ikusiko ditugu ibilaldi honetan zehar eta Laurgaingo jauregiko sendien berriak, itsas jarduerak eta Elkanorekin dituzten loturak ezagutuko ditugu.