Agorregiko errotan alea ehotu, taloa egiten ikasi eta dastatzeko tailerra antolatu du Iturraran parketxeak. Abenduaren 6an eta 8an emango dituzte, eta 11:30ean elkartuko dira; Agorregiko burdinola eta errotak bisitatzeko. Ondoren, 13:00etan, Iturrarango ganbera zaharrera joango dira taloak egitera.
Tailerrean parte hartzeko, izena aldez aurretik eman behar dela jakinarazi dute antolatzaileek; 943 83 53 89 telefono zenbakian edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita. Prezioa 6 eurokoa izango da helduentzat, eta 5 eurokoa haurrentzat.