Elkarretaratzea antolatu du Akelarrea elkarteak azaroaren 25ean

Karkara

12:30ean izango da elkarretaratzea Aiako plazan, emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna dela eta

Datorren larunbatean, azaroaren 25ean, elkarretaratzea egingo dute Aian Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta. Akelarrea kultur taldeak antolatu du elkarretaratzea eta 12:30ean izango da, plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide