Larunbatean hasiko dituzte aurtengo San Roman jaiak Altzola auzoan, eta igandera arte luzatuko dira. Datorren larunbatean ere ez da festarik faltako: II. Trikiti jaialdia antolatu dute, jaien egitarauaren barruan.
EGITARAUA
Azaroak 18, larunbata
-10:00. Hamarretakoa.
-11:00. Meza nagusia. Ondoren, Montetxio abeslariak.
-12:00. Otar eder baten zozketa eta Otzarreta jatetxean bi lagunentzako bazkaria. Erromeria Laja eta Larrañagarekin.
-14:30. Bazkaria (aldez aurretik izena eman behar dela esan dute antolatzaileek).
-16:30. Erromeria.
-21:00. Afaria eta dantzaldia.
Azaroak 19, igandea
-10:00. Hamarretakoa.
-11:45. Meza nagusia. Ondoren, harri jasotzaileak.
-13:00. Otar eder baten zozketa eta erromeria Elustondo anai-arrebekin.
-15:00. Bazkaria (aldez aurretik izena eman behar dela esan dute antolatzaileek).
-17:00. Erromeria Elustondo anai-arrebekin.
-21:00. Afaria. Ondoren, txokolate beroa.
Azaroak 25, larunbata
-18:00. Altzolako II. Trikiti jaialdia. Parte hartzaileak:
-Irati Gutierrez eta Amets Ormaetxea.
-Naiara Mantzisidor, Maddi Alberdi eta Lanberri.
-Ander Aguierrebeña eta Unai Andonegi.
-Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe.
-21:00. Afaria. Ondoren, erromeria.