Azaroaren 4an hasi eta azaroaren 12ra arte luzatuko dira jaiak. Egitarau zabala prest dute jaiei hasiera emateko.
EGITARAUA
Azaroaren 4a, larunbata
-16:00. Gorriti eta bere animaliak. Ondoren, txokolate beroa.
-21:00. Bertso-afaria Indamendi elkartean. Ondoren, kalejira frontoira Izer eta Alabier trikitilariekin.
Azaroaren 5a, igandea
-11:30. Meza nagusia.
-12:00. Pala finalak.
-13:00. Izeta eskolako harri-jasotzaileak eta Laja eta Lutxurdio trikitilariak. Ondoren, auzoko nagusiekin bazkaria. Bazkal ostean, bertso saioa eta trikiti saioa.
-18:00. Kalejira tabernaz taberna. Ondoren, Lajari eskertza.
-22:00. Laja eta Lutxurdio Ximorren.
Azaroaren 10a, ostirala
-22:30. Mus txapelketa azkarra Indamendi elkartean.
Azaroaren 11, larunbata
-6:00. Oilasko biltzea Izer eta Alabier trikitilariekin.
-12:00. Meza nagusia.
-17:00. Mozkor olinpiadak zezenekin. Jarraian, kalejira tabernaz taberna.
-21:00. Auzo afaria Indamendi elkartean. Afalostean, Izer eta Alabier.
Azaroaren 12a, igandea
-11:30. Meza nagusia.
-12:00. Eskuz binakako pilota finala. Ondoren, herri kirolak.
-17:00. Idi-dema. Ondoren, erromeria Elizagoien ahizpekin Ximorren.
-23:30. Patata-dantza lehiaketa. Ondoren, jaien amaierako traka zaratatsua.