Aldundiak gogora ekarri du 1936an fusilatutako Gabino Alustiza Aiako alkatea

Karkara 2017ko urr. 16a, 16:33

1936 eta 1938 artean fusilatutako alkate eta zinegotzi gipuzkoarrak omendu zituzten atzo Deban egindako ekitaldian.

Polentzi Markiegi Debako alkatea gogora ekarri eta berak utzitakoa aldarrikatu zuen Aldundiak atzo Deban egindako ekitaldian. Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok aitortza hori hamahiru herrietako beste 19 alkate eta zinegotzi gipuzkoarrei ere zabaldu zien, tartean Gabino Alustiza Aiako alkateari.

Jatorri eta ideologia desberdinetako pertsonak zirela nabarmendu zuen Olanok: “Guztien arteko lotura zen kargu hautetsiak zirela, herriaren borondatea ordezkatzen zutela, eta horregatik erail zituzten". Bestalde, memoria historikoa lantzen jarraitzea garrantzizkotzat jo du, horrelakorik berriro gerta ez dadin. "Arrazoigabekeria totalistari" aurka egiteko oroigarririk onena pertsona guzti horien memoria berreskuratu eta lantzea dela azaldu du.

1936-1938 bitartean fusilatu zituzten alkate eta zinegotzi gipuzkoarrak:

Nemesio Fernandez, Andoaingo zinegotzia. EAJ/PNV.

Constantino Segurola, Asteasuko zinegotzia. Katoliko independentea.

Gabino Alustiza, Aiako alkatea. EAJ/PNV.

Polentzi Markiegi, Debako alkatea. EAJ/PNV.

Canuto Ugalde, Elgetako zinegotzia. Koalizio Katoliko Errepublikanoa.

Florencio Iracheta, Irungo zinegotzia. PSOE.

Evaristo Larrañaga, Irungo zinegotzia. PSOE.

Jesús Uranga, Arrasateko zinegotzia. UGT.

Leoncio Aramburu, Oiartzungo zinegotzia. EAJ/PNV.

Manuel Irigoyen, Oiartzungo zinegotzia. EAJ/PNV.

Serapio Mendarte, Errenteriako zinegotzia. EAJ/PNV.

Saturio Burutaran, Donostiako zinegotzia. EAJ/PNV.

Pedro Soraluce, Donostiako zinegotzia. Monarkikoa.

Luis Iglesias, Donostiako zinegotzia. UGT.

José Ceferino, Donostiako zinegotzia. UGT.

José María Paternina y Alonso, Donostiako zinegotzia. Kontserbadorea.

Pedro Caballero, Tolosako zinegotzia. Tradizionalista.

Rufo Andoño, Tolosako zinegotzia. Tradizionalista.

Juan José Iceta, Urnietako zinegotzia. EAJ/PNV.

Valeriano Saizar, Villabonako zinegotzia. EAJ/PNV.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide