Aiako Jose Luis Odriozolak irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa

Karkara 2017ko ira. 6a, 15:54

Aiako Jose Luis Odrizolaren gazta izan da txapelduna Ordiziako Gazta Lehiaketan.

Irabazlearen gazta enkantera atera dute, eta Olaberriako Carrefour dendak 8.200 euro ordaindu ditu gazte erdiagatik.

Euskal Jaien barruan, azoka berezia egiten ari dira gaur Ordizian. Eguerdian, Ordiziako 44. Ardi Gazta Txapelketako sariak eman dituzte Beti-Alai pilotalekuan, eta Aiako Jose Luis Odrizolaren gazta izan da txapelduna. Aiarrak garaikurra, diploma, 12.000 etiketa eta 1.500 euro irabazi ditu; saria Ordiziako San Jose Egoitzarentzat izango dela azaldu dute sari banaketan.

Bestalde, irabazlearen gazta erdia enkantera atera dute, eta Olaberriako Carrefour dendak 8.200 euro ordaindu ditu, iaz baino 200 euro gehiago.

Denera, 45 gazta aurkeztu dira aurtengo lehiaketara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide