Abuztuko larunbatetan taloak egin eta dastatzeko aukera izango da Pagoetako Iturraran Parketxean. Bisita bereziak antolatu dituzte abuztuaren 5ean, 12an eta 19an.
Agorregin hasiko dira bisitak, 11:30ean, han ehotuko baitituzte taloak egiteko aleak. Bisita gidatuaren ondoren, 13:00ak aldera parketxera igo eta taloak prestatuko dituzte, txistorrarekin dastatzeko.
Bisitaren prezioa 6 eurokoa da helduentzat eta 5 eurokoa 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Erreserba egin edo informazio gehiago nahi duenak 943 83 53 89 telefonora deitu edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikora idatz dezake.