Luziana adituak gidatuta, bizkarrezurra malgutzeko Feldenkrais Metodoa landuko dute hurrengo egunetan, Aiako Zingira Kanpinean. Abuztuaren 3an, 10ean, eta 17an izango dira tailerrak, 09:30etik 10:30era. Tailerrek ez dute prezio finkorik izango, eta irakasleak borondatezko ekarpenak jasoko ditu trukean.