Aiako San Donato eta San Lorentzo jaietako egitaraua

Karkara 2017ko uzt. 26a, 16:40

Abuztuaren 5an, Gazte Egunarekin abiatuko dituzte jaiak Aian.

EGITARAUA

Abuztuak 5, larunbata
- 11:00etan. Apustua. Iosu Larrarte bizikletan eta Hodei Alkorta korrika Andatzatik Aiako plazara.
- 11:30. Auzoen arteko herri kirol txapelketa.
- 14:30. Paella Lehiaketa Herrikoia.
- Bazkaldu ondoren. Jokuak trikitilariek alaituta.
- 18:30. Elektrotriki poteoa herriko tabernetan.
- Gauean. Kontzertuak. Why not?, Skasti eta Esne Beltza taldeak.
- 05:30. Txosnan sorpresa.
- Goizaldean. Dianak eta Ezdianak suziri eta trikitilariekin.

Abuztuak 6, igandea
- 09:30etik 11:00etara. Aiako Bolo Txapelketa federatuentzat eta herritarrentzat.
- 17:00. Trikitilari txapelketa.
- 19:30. Txupinazo zaratatsua jaiei hasiera emateko. Ondoren, kalejira herriko kaleetan  buruhandi eta trikitilariekin.
- 21:30. Herri afaria Izer, Alabier eta Lutxurdiok alaituta. Txartelak Iturriozena tabernan erosi behar dira.

Abuztuak 7, astelehena, San Donato Eguna
- 11:00. Meza nagusia.
- 11:00. XXXIX. Pilota Txapelketaren finalak.
- 16:00. Mus Txapelketa, eskola berriko jangelan.
- 17:30. Zumba maratoi herrikoia.
- Arratsaldea. Garagardo dastaketa plazan, txosnan.
- 19:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin.
- 22:30. Bertso jaialdia. Parte hartzaileak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso. Gai jartzailea Anjel Mari Peñagarikano izango da.
- 24:00. Erromeria Fan & Go taldearekin.

Abuztuak 8, asteartea, Umeen Eguna
- 11:00. Jolasak umeentzat.
- 16:00etatik 19:00etara. Gaztelu puzgarriak eta apar festa, eskola aurreko atarian.
- 18:00. Goazen dantzatu eta abestera musikala.
- Jarraian. Kalejira herriko kaleetan barrena buruhandiekin eta trikitilariekin.
- 22:30. Idiot Txou antzerkia. Aktoreak: Asier Hormaza, Dorleta Urretabizkaia eta Josean Bengoetxea.
- 24:00. Dantzaldia Egan taldearekin.
- Ondoren. Txosnan 80. hamarkadako musika.

Abuztuak 9, asteazkena
- 11:30. Sardina-jana eta Toka Txapelketa.
- 16:00etatik 18:00etara. Ur jolasak eta kukaina lehiaketa igerilekuan.
- 18:15. Tio Teronen Semeak taldearen dantzaldia.
- 19:30. Kalejira buruhandiekin eta trikitilariekin.
- 22:30. Desioak Sutan Sahararentzat ekimena. Su bolak aireratuko dituzte hilerriko zelaitik.
- 24:00. Karroza.
- Ondoren. Abiba taldearekin dantzaldia.

Abuztuak 10, osteguna, San Lorentzo Eguna
- 11:00. Meza nagusia
- 12:00. Pilota Partidak. Emakumezkoak binaka: Larrarte-Mendizabal Arrizabalaga-Etxanizen aurka. Gizonezkoak binaka: Titin III-Apraiz Saralegi-Galarzaren aurka.
- Ondoren. Adinekoei eskainitako bazkaria.
- 17:00etatik 19:00etara. Burbuilazko Bolak Bubble Balls ume eta ez hain umeentzat, eskola aurreko atarian.
- 17:30. Harri-jasotze erakustaldi-lehiaketa. Parte hartzaileak: Joxe Ramon Iruretagoiena, Hodei Iruretagoiena, Joseba Ostolaza, Jexux Mari Iruretagoiena, Haimar Irigoien, Josetxo Urrutia, Aimar Galarraga, Iñigo Eizagirre eta Idoia Etxeberria.
- 19:30. Kalejira.
- 10:30etik 21:30era. Kupela taldearen saioa.
- 23:00. Suziriak Pirotecnia Lecearen eskutik.
- Ondoren. Kupela taldearekin erromeria.
- 01:00. Jaiei amaiera emateko traka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide