Larunbatean abiatu zituzten Santio Errekako Jaiak mus txapelketarekin

Karkara 2017ko uzt. 24a, 15:40

Gaur gauean bertso saioa eta diskofesta izango dira Santio Erreka auzoan.

Mus txapelketarekin eman zioten hasiera jaiei Santio Errekan auzoan. Ia 20 bikote elkartu ziren larunbatean auzoko frontoian karta jokoan aritzeko, eta egunari dantzaldiarekin eman zioten amaiera; izan ere, 23:00etatik aurrera Fan&Go musika taldeak saioa eskaini zuen.

Igandean goiz-eguerdian haurrentzako jolasak eta trikitilariak izan ziren, eta iluntzean Gabenara taldearen kontzertua. Gaur gauean, berriz, bertso saioa eta diskofesta izango dira, eta bihar Santio Eguna ospatuko dute, herri kirol jaialdiarekin.

EGITARAUA

Uztailak 24, gaur
- 22:30. Bertso saioa. Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Maialen Lujanbio, Amets Arzallusek eta eta Sustrai Colinak parte hartuko dute. Aritz Larrume izango da gai-jartzailea.
- Ondoren. Abiba Disko Jaia

Uztailak 25, bihar, Santio Eguna
- 10:30. Meza.
- Ondoren. Herri Kirolak

Uztailak 26, asteazkena
- 10:30. Meza
- Ondoren. Auzoko jubilatuen hamaiketakoa Portu Erretegian.

Uztailak 30, igandea
- 21:00. Oilasko biltzeko afaria Portu Erretegian.
- Ondoren. Izer eta Alabierrekin erromeria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide