Ekimenak aiarren artean izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere Sahararen aldeko su-bolak aireratuko dituzte San Donato eta San Lorentzo jaietan, Aian. Abuztuaren 9rako antolatu dute saioa; 22:30ean izango da kriseilu aireratzea, Aiako hilerriko zelaian.
Ekimen solidarioan parte hartu nahi dutenek, txartelak salgai dituzte Aiako tabernetan eta igerilekuan, 2 euroren truke.