Gipuzkoa zeharkatu zuen larunbatean Azpeitiko Auto Klasikoen XV. Rallyak. 200 kilometroko ibilbidea osatu behar izaten dute parte hartzaileek eta arratsaldean Aiako ibilbidea egin zuten. Bertan atseden hartu, eta Lagun Artea Eskuderiak omenaldia egin zion Euskal Herri mailako rally askoren sortzailea eta bultzatzailea izan zen Maykel del Cid zenari.
Aiako Auto Igoeraren hasieran, Andatza auzoan, jarriko dute arabarraren omenezko oroigarria, eta larunbateko ekitalditxoan jendaurrean aurkeztu zuten plaka.
Argazkiak Lagun Artea Eskuderiarenak dira