Aiako Udalak ‘aia.eus’ webgune berria martxan jarri du

Karkara 2017ko uzt. 13a, 15:55

Aiako Udalaren webgune berriaren azala.

Herritarren intereseko informazio praktikoa eskaintzen du Aiako Udalak webgune berrian.

Aiako Udalak webgune berria du ekainetik eta www.aia.eus helbidean aurkitu daiteke udalerriaren inguruko informazioa. Webgune berriak hainbat atal ditu, eta horietan herritarren intereseko informazio praktikoa eskaintzen dute. Alde batetik, albisteak, agenda eta Aiari buruzko informazio osatua ematen du; eta bestetik, udaleko zerbitzuak ere eskaintzen ditu webgune berriak.
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide