1056 zenbakidun txartelak Izeta sagardotegian bi lagunentzat otordua irabazi du

Karkara 2017ko uzt. 11a, 17:04

Izeta sagardotegian otordua zozkatu dute Aiako Gazte Eguneko antolatzaileek.

Aiako Gazte Eguna antolatzeko txartelak saltzen aritu dira antolatzaileak.

Aiako Gazte Eguneko antolatzaileek azken astetan dirua biltzeko Izeta sagardotegian bi lagunentzat otordua zozkatu dute, eta txartelak saltzen aritu dira. Pasa den ostiralean jakinarazi zuten zenbaki irabazlea zein zen: 1056 zenbakia (Egun horretako ONCE zozketako zenbaki sariduna)

1056 zenbakidun txartela duenak 654505915 telefono zenbakira hots egin behar du antolatzaileekin harremanetan jartzeko, ostirala baino lehen. Ostiralerako irabazlea agertzen ez bada, egun horretako ONCEko zozketako zenbaki sariduna duen txartela izango da irabazle berria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide