Udari hasiera emateko aste gutxi falta dira, eta larunbatean irekiko dute Aiako igerilekua. Irailaren 10era bitartean egunero izango da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.
Aurten Aiako Udalak aldaketak egin ditu igerilekuko tarifetan.
Eguneko sarreraren prezioa 18 urte artekoentzat 4 euro, eta 18 urtetik gorakoentzat 5 euro.
Egun erdiko sarrera 2 euro.
Hiru hilabeteko txartela 4-18 urte bitartekoentzat 20 euro, eta 18 urtetik aurrerakoentzat 40 euro.
Familientzat txartela bereziak ere egingo dituzte: bi kideri %20ko beherapena, eta hiru kide edo gehiagori %25eko beherapena.