Abuztuaren 5ean Gazte Eguna antolatzeko lehen bilera egingo dute gaur iluntzean, Aian

Karkara 2017ko eka. 1a, 17:05

Bilera 20:00etan izango da, Aiako Kultur Etxean. Aiarrak batzarrean parte hartzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.

San Donato eta San Lorentzo jaiak abuztuaren 6tik 10era ospatuko dituzte Aian, baina jai giroan murgiltzen hasteko gazte talde batek abuztuaren 5ean, larunbatean, Gazte Eguna antolatzea pentsatu du. Egun osoko egitaraua prestatu nahi dute eta gaur 20:00etan egingo dute Gazte Eguna antolatzeko bilera, 20:00etan Aiako Kultur Etxean. Aiarrak bileran parte hartzera gonbidatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide