Lagun-Artea Eskuderiak eta Andatzako Uhartemuño elkarteak antolatuta, ekainaren 3an, larunbatarekin, Aiako X. Auto Igoera izango da. Arratsalde partean jokatuko da, 14:00etatik 20:0etara, eta parte hartzaileek Andatza auzoa eta Aiako herrigunea lotzen dituen G- 3710 errepideko zatia bidea ahal duten azkarrena osatu beharko dute.