Aiako talogileek 4.320 euro eskaini dizkiote Aiako Kirol Elkarteari

Karkara 2017ko mai. 23a, 16:42

Aiako talogileak

Aiako Kirol Elkartearen oharra.

ESKERRIK ONENAK AIAKO TALOGILEEI

Aiako talogileek Landare Azokan (apirilean) eta Asentzio Ferian (maiatzen) egindako lanari esker, 4.320 € eskaini dizkiote Aiako Kirol Elkarteari , urtean zehar herrian antolatzen ditugun kirol ekitaldien aurrekontuetan laguntzeko.


Eskerrak han aritu zineten gizon-emakume koadrilari eta baita ere Gaztelukutik esku bat botatzera hurbildutako gaztetxoei.

Mila esker bihotzez!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide