Urtero bezala, ikusmina sortu du aurtengo Asentzio Azokak. Hainbat eta hainbat lagun gerturatu zen igandean abere, ganadu, hegazti eta animalia bitxiak ikustera, baita bertako produktuak –barazkiak, fruta, gazta, eztia, ogia, loreak eta abar– erostera ere. Horrez gain, baserriko lanabesak eta artisautza postuak ere izan ziren goizean zehar.
Arratsaldean, Gipuzkoako 2. mailako aizkora kanporaketa jokatuko zen frontoian. 11 parte hartzaile aritu ziren lehian, eta 54 ontzako bi enbor eta 60 ontzako beste bi enbor ebaki behar izan zituen bakoitzak.
Argazkiak: Aritz Mutiozabal (Ikusi argazki gehiago Urola Kostako Hitzan)