Ate irekiak egingo dituzte Kimmu haurreskolan

Karkara 2017ko mai. 10a, 11:43

Maiatzaren 24an haurreskola ikusteko aukera izango dute gurasoek

Aiako Kimmu haurreskola ikusteko aukera izango dute haurrak han matrikulatu nahi dituzten gurasoek. Maiatzaren 24an, asteazkenean, ate irekiak egingo dituzte. Haurreskola eta bere instalazioak ikusi nahi dituzten gurasoek 17:30etik 18:30era izango dute aukera.

Informazio gehiago nahi duenak 943134665 telefono zenbakira deitu edo kimu.aia@haurreskolak.eus helbide elektronikora idatz dezake.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide