Gaur gauean iritsiko da 20. Korrika eskualdera, eta Aian euskararen aldeko aldarria zabaltzeko Korrika Txikia egin dute Lardizabal Eskolako ikasleek. Herrigunea zeharkatu dute "Tipi-tapa, tipi-tapa, Korrika" leloa ozen esanaz, eta gurasoak ere animatu dira haur eta gaztetxoekin batera korrika egitera.