Jauregi Jatetxea alokatzeko lehiaketa publikoa egingo du Aiako Udalak

Karkara 2017ko ots. 27a, 18:17

Aiako plazan dago Jauregi Jatetxea.

Interesa dutenek, martxoaren 10era bitartean eman dezakete izena Aiako udaletxean.

Aiako Udalak Gozategi Enparantzaren 9. zenbakian dagoen Jauregi taberna-Jatetxea alokatzeko lehiaketa publikoa antolatu du. Interesa dutenek martxoaren 10a bitartean izango dute lehiaketan izena emateko aukera.

Ustiaketa baldintzen inguruko informazio zehatza Aiako udaletxean jaso dezakete herritarrek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide