Aiako Udalak 140 metro koadroko bi lursail prestatu ditu, baratza bezala erabiltzeko. Hilerriko zelaiaren azpian kokatuta daude bi baratzak. Bakoitzaren urteko kuota 100 eurokoa izango da, eta horrez gain, 100 euroko bermea ordaindu beharko dute erabiltzaileek.
Baratzak erabiltzeko interesa dutenek, martxoaren 10a bitartean eman dezakete izena Aiako udaletxean. Udal baratza erabili ahal izateko, eskatzaileak Aian erroldatuta egon beharko du, 2017ko urtarrila baino lehen. Deialdian bi lagunek baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo du Aiako Udalak.