Azken astean, etxeko obrak direla eta, nire ibilgailua Alkar Elkartearen aurrealdean utzi behar izan dut, inolako oztopo izan gabe kaleko ibilbidean. Baina hara non, bi egun desberdinetan, nire kotxearen kanpoaldea markatuta azaldu zaidala, gogoz eta benetan egindako markak. Mesedez eskatu nahi diot hau egin duenari edo dutenei, ibilgailua hor edukitzeak oztopo egiten badio/e, esan diezadala/diezatela aurrez-aurre eta ez bere kabuz hartu neurriak, izan ere, ibilgailuak urte batzuk izan arren, berriaren zerbitzua egiten baitit. Mila Esker.