Erregeak urtarrilaren 5ean joaten dira Aiara. Aurretik, laguntzaileak egiten du bisita. Urtarrilaren 4an izaten da hori, bezperan. Arratsaldean joaten da haurren eskutitzak jasotzera, 17:00ak inguruan.
Horrez gain, nerabeek, Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregira joateko aukera izango dute. Gaztelekuak irteera antolatu du egun horretarako. Arratsaldean izango da txangoa.