Aiako Lardizabal eskolako eraikin berriaren ate ireki jardunaldiak egin zituzten arren, orain, jendaurrean aurkeztuko dute. Igande honetan izango da aurkezpen ekitaldia, eguerdiko 11:30ean hasita. Belen Zabala eskolako zuzendaria, Kristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua eta Nekane Arrizabalaga Aiako alkateak hartuko dute parte ekitaldian.
Ekitaldiari hasiera emateko agurra dantzatuko dute eskolako ikasle izandako bi belaunaldik, osabak eta ilobak. Bi dantzariak eskolan ibilitakoak dira eta biek elkarrekin egingo dute dantza. Belaunaldien arteko lotura erakutsi nahi izan dute keinu horrekin.
Dantza eta gero eskola ikusteko aukera izango da. Argazki erakusketa eta bertako ekoizleen produktuen dastaketa ere izango da. Herriko ekoizleen jakiekin egindako hamaiketakoa banatuko dute.