Gabino Alustiza omenduko dute, Aiako alkate izandakoa

Karkara 2016ko aza. 4a, 09:11

Larunbatean, hilaren 5ean, Hernaniko hilerrian Aiako alkate izandako Gabino Alustiza omenduko dute. 12:00etan izango da ekitaldia.

1936an,irailean eta urrian, bertan fusilatutakoak gogora ekarriko dituzte Hernanin. Fusilatukoen artean zen orduko Aiako alkate Gabion Alustiza, beraz, Aiako alkate izandakoa ere omenduko dute larunbatean.  

1936ko gerra horren inguruan liburua idatzi zuen duela gutxi Eneko Sanzek. Gerrak Aian utzitako uberaz idatzi zuen Aranzadirekin elkarlanean. 1936ko gerra zibilak ondorio latzak utzi zituen Aiako herrian eta Aiako hainbat familietan. Eskubideak urratu ziren eta hainbat pertsonen bihotzak zauritu. Garai hartan jasandako errepresioa, mina eta kalteak errekonozitze aldera idatzitako liburuaren aurkezpena iaz egin zen, 2015ean.

Aian ez ezik, Orion ere egin da lan hori. Iñaki Iturainek idatzi zuen 36ko gerraren inguruko liburua, hain zuzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide