Abuztuaren 5ean, ostiralarekin, eman zieten hasiera San Donato eta San Lorentzo jaiei Aian. Ohi baino egun bat lehenago hasi dira festak aurten, Gure Esku Dago egunarekin. Jolasak igerilekuan, pintxo potea eta argazki jendetsua izan zituzten egun hartan.
Larunbatean, Zumba dantzatu ostean, festei hasiera ofiziala eman zieten aiarrek txupinarekin. Gauen herri afaria izan zuten, erromeriaz alaituta.
Igandean zen San Donato eguna eta egitarau oparoa izan zen Aian. Pilota partidak, trikitixa txapelketa, garagardo dastaketa, bertsoak...