Nekane Arrizabalaga Manterola izango da EAJko hautagaia datozen hauteskundeetan. 42 urte ditu, aiarra, eta EAJko zerrendaburu izanagatik, independente moduan aurkeztuko da. Atzean uztear gauden legealdian, bi urtez zinegotzi izan da Aiako Udalean. Aurretik administrazioaren esparruan egin du lan, Foru Aldundian, esaterako.
Ilusioa du, alderdikideen ustetan, bere indargune nagusiena. Zerbitzu soziala da Arrizabalagaren gairik edo atalik gustukoena. Herritarren konfiantza lortuz gero, argi eta garbi dauka herritarrekin elkarlanean eraiki behar dituela proiektuak, berekin elkartuz, hitz egiten eta adostasuna bilatuz. Bere taldea esperientzia, ilusioa eta indarra duena izango dela adierazi du.
Datozen asteetan joango da bere taldekideen berri ematen. Horrez gain, programako konpromiso eta proiektuak ere plazaratuko ditu datozen egunetan.