Gabonak

Kirola egin, osasuntsu mantendu eta ondo pasatzeko

Karkara 2014ko abe. 29a, 12:38

Goizean eta arratsaldean jokatuko dira partidak Aiako frontoian.

Lehia bigarren mailan utzi eta ongi pasatzea jarriko dute lehen lerroan. Kirol txapelketa irekiak egingo dituzte, bihar, Aian. Goizean, 10:30etan hasita, eta arratsaldean ere jarraituko du txapelketak.

Hainbat kiroletan jokatzeko aukera egongo da; pilota, pala eta futbola, besteak beste. Txapelketa honen helburua kirola egiten ondo pasatzea da, ez irabaztea. Hortaz, parte hartzean jarri nahi dute indarra, ondo pasa nahi duen orok jokatzea baita xedea.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide