Gabonak

Puzgarriak eta jolasak umeentzat

Karkara 2014ko abe. 25a, 10:57

Abenduaren 26an eta 27an Aiako frontoian pina jarriko dute haurrentzat

Iaz egin zuten bezala, aurten ere umeentzat AIApin antolatu da. 2 eta 12 urte bitarteko haurrek puzgarrietan ibiltzeko aukera izango dute bihar eta etzi, 16:00etatik 19:30etara, Aiako frontoian.

Baina, puzgarriak ez dira aisia lagun artean eta jai giroan pasatzeko aukera bakarra izango. Saltoka aritzeaz gain, jolasean ere ibiliko dira. Marrazteko aukera eta hainbat joku egiteko aukera izango dute haurrek.

Sarrera musutruk izango da Aiako umeentzat; kanpotik datozenek, ordea, bi euro ordaindu beharko dituzte bi egunetan ibili ahal izateko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide