Etxetxon bilduko dira Aiako herritarrak. Kantuan egingo diete harrera menditik jaitsiko diren Olentzero eta Mari Domingiri. Guztion batera Etxetxotik plazara joango dira. Herriko plazan Olentzerori gutunak emateko aukera izango dute herritarrek.
Olentzero eta Mari Domingirekin hitz batzuk trukatu ondoren, txokolatea edateko aukera egongo da, berotan sartzeko.