40 postu baino gehiago jarriko dituzte, eta horrez gain yoga eta magia saioa eta zuzeneko musika egongo dira.
11:00. Ospakizuna. 12:00. Gipuzkoako Bigarren Mailako Aizkolarien finala. 17:00. Infantilen esku pilota partida: Domingorena-Eizmendi vs. Murua-Iturrioz. Jarraian, Jokin eta Eneko Bidezabal anaien arteko desafioa. Egun osoan zehar, Izer eta Narbaiza trikitilariak auzoa girotzen.
17:30. Emakumeen Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa eta Gipuzkoako Txinga Eroate Txapelketa. Jarraian, sagardo dastaketa eta erromeria, Laja eta Lutxurdio trikitilarien eskutik. Elkartean afariak emango dituzte. Mahaia erreserbatzeko, 669 57 93 51 zenbakira idatzi daiteke. 23:30. Su artifizialak jaiei amaiera emateko.