Apirilaren 29an, asteazkenarekin, 0-3 urte arteko haurren gurasoentzako hitzaldia emango du Julene Armendariz Erroa elkarteko kideak Maria Maestra haurreskolan, 16:45ean. Hitzaldia herritar guztientzat irekia izango da.
Michael Barkham Huxley-ren eskutik. Balearen Eguneko egitarau osoa lotura honetan ikus daiteke.
Palestina Orio elkartearen ekimenez, Palestinako egoera gogora ekartzeko eta herritarren kontzientzia pizteko erakusketa izango da ikusgai Kultur Etxean apirilaren 21etik 30era. Erakusketa ikastetxeetako ikasleentzat zabalduko da goizetan, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:30etik 19:30era, herritar guztientzat. Asteburuan, aldiz, itxita egongo da.