Programa ixteko bilera izango da, jarduera, artista, ordutegi, gune… guztiak lotuta. Gainera, behar teknikoak zehaztuko dira eta eragileen arteko koordinazioa bideratu.
Palestina Orio elkartearen ekimenez, Palestinako egoera gogora ekartzeko eta herritarren kontzientzia pizteko erakusketa izango da ikusgai Kultur Etxean apirilaren 21etik 30era. Erakusketa ikastetxeetako ikasleentzat zabalduko da goizetan, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:30etik 19:30era, herritar guztientzat. Asteburuan, aldiz, itxita egongo da.