18:00. Zomorro eta arimen herri kalejira, Baxoalden hasita. Geldialdiak egingo dituzte Andra Mariko zabalgunean eta Herriko Plazan, eta Harribil dantza taldeko dantzariek lagunduta, herritarrek aukera izango dute arin-arina eta fandangoa dantzatzeko. Ondoren, HHko eta LHko ikasleentzako tailerrak izango dira plazan, ikastetxeek gidatuta. 19:30. Txurrumuskik beldurrezko ibilbidea eskainiko die LH 3. mailatik hasi eta DBH 4. mailara bitarteko gaztetxoei. Ibilbidea talde txikietan egingo dute haurrek, plazatik abiatuta eta txandaka. Txandak plazan bertan antolatuko dira. Informazio guztia, hemen.