18:00. Zomorro eta arimen herri kalejira, Baxoalden hasita. Geldialdiak egingo dituzte Andra Mariko zabalgunean eta Herriko Plazan, eta Harribil dantza taldeko dantzariek lagunduta, herritarrek aukera izango dute arin-arina eta fandangoa dantzatzeko.
Ondoren, HHko eta LHko ikasleentzako tailerrak izango dira plazan, ikastetxeek gidatuta.
19:30. Txurrumuskik beldurrezko ibilbidea eskainiko die LH 3. mailatik hasi eta DBH 4. mailara bitarteko gaztetxoei. Ibilbidea talde txikietan egingo dute haurrek, plazatik abiatuta eta txandaka. Txandak plazan bertan antolatuko dira.