Nolakoa da egoera Urola eskualdean?

Kris Fernandez 2026ko uztailaren 13a

Orkestra lehiakortasunerako euskal institutuaren ikerketa baten datuetan oinarrituta, Urola Kostako eta Urola Erdiko ekonomiaren erradiografia egin du Gukak, baita eskualdearen indarguneak eta erronkak aztertu ere. 

Ekonomia askotan hartzen da zenbaki handien, grafikoen eta adituen hizkuntzaren eremutzat. Barne Produktu Gordinaren bilakaera, inflazioaren gorabeherak, esportazioen datuak edo enpleguaren estatistikak dira maiz ekonomiaren osasuna neurtzeko erabiltzen diren adierazleak. Baina ekonomia, azken batean, eguneroko errealitatea ere bada: enpresa batek langile gehiago kontratatzen dituen ala ez, familia batek bere eros ahalmena mantentzen al duen, gazteek lana aurkitzen ote duten edo herri batek jarduera ekonomikoa erakartzeko gaitasunik ba al duen.

Horregatik, lurralde baten egoera ekonomikoa aztertzea ez da erraza. Ez dago dena azaltzeko gai den adierazle bakar bat. Hazkunde ekonomikoa egon daiteke, baina aldi berean, erronka demografikoak ere bai; enpleguaren bueltako datuak onak izan daitezke, baina produktibitate arazoak izan ditzakete lantegiek; edo industria sare sendoa eduki dezake lurralde batek, baina belaunaldi erreleboari lotutako zalantzak ere bai. Ekonomia argazki konplexua da, eta haren indarguneak zein ahulguneak ulertzeko ikuspegi zabala behar da.

Gainera, lurraldeen arteko konparaketek erakusten dute errealitate ekonomikoak datu orokorren atzean ezkutatuta geratzen direla askotan. Euskal Autonomia Erkidegoko edo Gipuzkoako datuek joera nagusiak erakusten baldin badituzte ere, eskualde bakoitzak bere ezaugarriak, espezializazioak eta erronkak ditu. Horregatik da interesgarria fokua gertuko errealitatera bideratzea eta inguruko jarduera ekonomikoari erreparatzea.

Testuinguru horretan, Orkestra lehiakortasunerako euskal institutuak egindako ikerketaren bidez, Urola Kostako eta Urola Erdiko errealitate ekonomikoari begira jartzeko aukera izan du Gukak, Mikel Gaztañaga erakunde horretako ikerlari zumaiarraren laguntzarekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide