Korrika ikasleen begietatik

Erredakzioa 2026ko martxoaren 23a

Ikastetxeak prest daude 24. Korrikara batzeko. Ikasleek hainbat marrazki egin dituzte AEK-k eta Gukak sustatuta.

Orioko Zaragueta herri eskolako, Orioko Herri Ikastolako eta Aiako Lardizabal eskolako 9 eta 12 urte bitarteko ikasleak Korrikaren inguruan hausnartzen hasiak dira jada, eta AEK-k eta Gukak elkarlanean erronka bat prestatu diete. “Zer etortzen zaizue burura Korrika hitza entzunda?” galderatik abiatuta, ikasleek Korrikaren inguruko marrazkiak landu dituzte aurreko astean zehar. 

Parte hartu duten ikasle guztien artean Korrikako produktuak zozkatuko dituzte AEK-k eta Gukak. 

Ikasleen marrazki guztiak ikusgai daude argazki bilduman. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide