Urola Kostako AEKk salatu du ezezagunak beren kartelak kentzen eta puskatzen ari direla panel informatiboetatik, eta horiek egun bakarra ez dutela irauten paneletan. Hasieran umeren batzuk izango zirela pentsatu zuten, jolasean, baina "zeloz ondo inguratutako kartelak ere" kendu egin dizkiete, eta horregatik, uste dute norbait propio ari dela kartelak kentzen.
"Pizkundearen kartelekin hasi ginen errezeloa hartzen; aste berean panel batean baino gehiagotan kendu zituztelako. Lehenagotik ere falta izan dira (matrikulaziokoak eta besteren bat), baina ez hainbeste une berean", azaldu dute.
Azken kartelak Zarautzen, Zumaian eta Orion kendu dituzte, eta erakundeak esan du "adi" daudela adierazi nahi dutela, eta aldi berean, "herritarren eta euskaltzaleen babesa lortzea".