Kazetari bila dabil Guka. Komunikazio Zientziak, Ikus-entzunezko Komunikazioa edo Giza Zientziak ikasketak eginda eta euskararen C1 maila egiaztatuta izan beharko dute lanpostu horretara aurkeztu nahi duten herritarrek.
Halaber, sektorean urtebeteko esperientzia izatea ere kontuan hartuko da kontratazioa gauzatzerakoan. Horrez gain, kazetari sena, sormena nahiz komunikatzeko, taldean aritzeko eta euskarri desberdinetara moldatzeko gaitasunak izatea eskatuko zaie hautagaiei.
Trukean, Gukaren erredakzio taldearen babesean profesionalki garatzeko aukera izango du hautatutako pertsonak. Lanaldi osoko kontratua izango du, eta soldata lehiakorra, sektoreko batez bestekoa kontuan izanik.
Interesa dutenek datorren astelehena, azaroaren 2a, baino lehen bidali beharko dute curriculuma administrazioa@ukt.eus helbide elektronikora.