Elurtuta esnatu dira eskualdeko zenbait herri gaur goizean, eta Aiara ere iritsi da urteko lehen elurtea. Hain zuzen, eguerdi parean hasi du elurra mara-mara egiten herrian, eta bizilagunek pasaia zuri-zuria ikusi ahal izan dute beren leihoetatik.
Euskalmeten iragarpenari dagokionez, zerua hodeitsu egongo da gaurkoan, tarteka oso hodeitsua. Zaparrada txiki-ertainak ere egingo ditu, eta arratsaldetik aurrera zaparrada txikiak izango dira han-hemenka. Elur kotari erreparatuz, 200-400 metro ingurura egongo da, eta izotz txikia ere egin dezake. Errepideetan, aldiz, aparteko eragozpenik ez da sortu momentuz.
Argazkiak eta bideoa: Aran Aldai eta utzitakoak.