Asteburuan hildakoen aldeko otoitzak egingo dituzte elizan ez ezik, baita hilerrietan ere

Onintza Lete Arrieta 2025ko urr. 29a, 11:32

Aiako hilerria.

Santu Guztien Eguna berezia da kristauentzat ere, eta urtero bezala, elizkizun bereziak egingo dituzte Aian eta Orion ere, bai elizetan, bai hilerrietan, asteburu honetan.

Santu Guztien Eguna izango da azaroaren 1a, larunbata, eta kristauek, urtero bezala, elizkizun bereziak egingo dituzte hildakoak oroitzeko, Juan Pablo Aroztegi parrokoak azaldu duenez. Larunbatean nahiz igandean izango dituzte hitzorduak bai Aian, bai Orion.

Honakoak, zehazki:

Aia

  • Azaroaren 1a, larunbata. Meza 10:30ean parrokian, eta ondoren, hildakoen aldeko otoitza, hilerrian.
  • Azaroaren 2a, igandea. Meza 09:00etan Laurgaingo kanposantuan, eta 10:30ean San Esteban parrokian.

Orio

  • Azaroaren 1a, larunbata. Meza 12:30ean parrokian, eta ondoren, hildakoen aldeko otoitza, hilerrian.
  • Azaroaren 2a, igandea. Meza 12:30ean parrokian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide