Adimen artifizala (AA) hizpide izan dute egunotan Urola Kostako Udal Elkarteko (UKUE) egoitzan. Kultur eta sormen prozesuetara bideratutako AAren inguruko tailerra eman dute aste honetan bertan, erakundeak Zarautzen duen egoitzan. Asteartean egin zuten lehen saioa eta ostegunean bigarrena. Alor horietako eskualdeko eragileek aukera izan dute AAren jakintza orokorrei, erabilpen desberdinei edota etika eta legediari buruzko irakaspenak jasotzeko.
AAren gaia puri-purian dago, eta eskualdeko sortzaile askok eman zuten izena ikastaroan parte hartzeko. Horregatik, izandako erantzun onaz jabedun, UKUEk berriro emango du ikastaro bera abenduan, hilaren 16an eta 18an, hain zuzen. Aurrez aurreko saio teoriko-praktikoen bidez, testuak, irudiak, bideoak edota musikaz gain, testutik irudira, iruditik bideora edota testutik bideora nola sortu ikasiko dute parte hartzaileek. Hiru orduko bi saioz osatuko da jarduera.
Gainera, taldeko saioen ondoren parte-hartzaileek banakako tutorizazio saioa jasotzeko aukera izango dute.
Izena emateko, honako loturan aurkituko duten formularioa bete beharko dute interesdunek.