Datorren igandean, urriaren 5ean, ospatuko dute aurtengo Kilometroak festa. Salto-saltoka izango du leloa Elgoibarren egingo duten festak, eta esperotakoa betetzen bada, milaka lagun bertaratuko dira Debabarrenako herrira.
Egun horretan Elgoibarrera joango diren pertsonen joan-etorriak errazteko, tren zerbitzua indartuko duela iragarri du Euskotrenek. Donostia eta Bilbo arteko linean izango du neurriak eragina. Horrekin batera, Elgoibarren, Toletxegaingo geralekua zerbitzuz kanpo geratuko dela ere iragarri du zerbitzu publikoak.
Honako orduetan aterako dira trenak Donostiatik: 07:50, 08:50, 09:27, 09:50, 10:27, 10:50, 11:27, 11:50.
Elgoibartik, honako orduetan aterako dira bueltako trenak: 15:21, 16:21, 17:21, 17:42, 18:21, 18:42, 19:21, 19:42, 20:21, 21:21.